Gozategi
Zeinbat urte taula gainean pasa ondoren, musikarekin emozionatzeko gaitasuna eta grinarekin jarraitzen dugu.

Gozategi taldea 1992.urtean hasi zen osatzen gaur egun ezagutzen dugun moduan. Aurretik Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arrebak ezagunak ziren trikitixa munduan zenbait erromeri eta lehiaketetan aritzen baitzirelako. 1992.urtean Iñigo Goikoetxea ezagutu zuen bikoteak eta beraien zuzenekoa moldatzen hasi ziren. 1994.urtean beraiek ekoiztutako maketa bat kaleratu zuten. Arrakasta handia izan zuen eta 2000 ale saldu zituzten uda bakar batean. Kontzertu kopurua handizten hasi zen orduan. Urte horretan berean, Elkar disketxeak proposatutako diska bat ekoizten hasi ziren.
Eta hementxe gaude, gure musika herriaren musikaren parte txiki bat dela somatzen dugulako, ospakizunik hoberena plazan, festa giroan, elkartasun momentuak bizitzea delako.

