EUSKAL SOINU TRESNEKIN JOLASEAN

Euskal soinu tresnak ezagutzeko bidaia interaktiboa. Modu ludikoan eta zuzeneko musika erabiliz, haur, gazte eta helduek euskal musikaren munduan murgiltzeko aukera izango dute. Azalpen eta jolas ezberdinen bitartez, soinu tresnak ikusi, jo eta hauen oinarrizko ezaugarriak ikasiko dituzte, betiere modu jostagarri eta dibertigarrian.Eskarmentu handiko lau musikarik eta aurkezle batek gidatutako saio honetan    dantzak, jolasak eta abestiak landuko dira, gure musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainiz.

Iraupena: 60 min . Familia eta eskolei zuzendutako ikuskizuna.