EUSKARAREN ONDAREA: XALBADOR

XALBADORREN MINTZOA SOUND SYSTEM» disziplina artistiko ezberdinak uztartzen dituen ikuskizuna da. Musika, dantza, bertsolaritza, bideo-proiekzioa, hiri-kultura… guztia Xalbador Euskal Herriko bertsolari ezagun eta preziatuaren ikuspegitik.

Bertsoak eta dantza, Xalbadorren bizitzaren une garrantzitsuak irudietan, zaharra eta modernoa, inprobisazioa… Denak zentzua hartzen du oholtza gainean.

Eskenatokian artista familia bat ikusiko dugu, nork bere disziplinan aditua, baina guztiak bertsolaritzari omenaldi xumea egiteko amankomuneko xedearekin.