ZERU IZPIÑO BAT

Miren euskararen herrian bizi den neskato alaia da. Bere ametsa zeru izpiño bat lortzea da. 

Ingurukoek hori ezinezkoa dela diote baina… badago ezinezkorik mundu honetan? 

Eta zuk, zeru izpiño bat nahi al duzu?

Familia giroan, euskara sustatzeko proiektu honetan, zuzeneko musikaz gozatu ahal izango du ikusleak, eta berariaz sortutako eduki didaktiko, irudi eta kantu ederrei esker, Mirenen abentura magiaz beteko da.

Ongi etorri  euskararen herrira! Zein da zure ametsa?