MADDI ETA TXALAPARTA

Istorio polit bat entzun nahi al duzu? Ba, hartu lekua, eta presta zaitez bidaia magiko bat egiteko… Gure ipuinak erabat interaktiboak dira. Istorioak musika eta jolas ezberdinekin uztartzen ditugu. Istorio guztiek giza baloreetan (elkartasuna, elkarlana, begirunea…)hezten dute, eta musika eta artearen munduarekin nahastuz, ikusentzunezko atmosfera eder bat sortzen da.Hezitzaile batek gidatutako istorio hauetan, zuzeneko musika ezinbestekoa da. Horretarako, eskarmentu handiko musikariak izango ditugu gure artean.

Azkenik, istorioari irudia jartzeko,aurrentzako ezagunak diren eta haien egunerokotasunean erabiltzen dituzten materialak hartu, eta identitate berri bat ematen diegu, (klip batekin aurpegi bat sortuz, xaboiarekin hodei bat, goxokiekin etxe bat…) eta haurrak aho zabalik utziz.Prest al zaude gure istorioen protagonista izateko?

Iraupena: 60 min . Familia eta eskolei zuzendutako ikuskizuna.